Zergatik elkartu?

Izan ere, ordezkaritza eta aholkularitza on batek zure enpresa hobera eramaten du; eta elkarrekin, lankidetzan, indartsuagoak gara. Informazioak aurrea hartzeko aukera ematen dizu.

Bazkideentzako abantailak

Sektorea ordezkatzen eta defendatzen dugu

Gure sektorearen eskubideak eta irudia defendatzen ditugu erakundeen, organismoen eta komunikabideen aurrean, sektoreari eta gure bazkideei eragiten dieten gaiei buruz; hala nola lege-aldaketak, arau eta zerbitzu berriak, sektorean inplikatutako eragileen jardunbide abusiboak, eta automobilgintzako salmentaren eta salmenta ostekoaren jardun egokia kaltetzen duen edozein jarduera.

Gure bazkideei automobilgintzako sektoreko profesionalen bidez aholkatzen diegu. Era guztietako gaietan, hala nola: Industria, Ingurumena, Trafikoa, Prestakuntza, Tailerren aldaketak, Laguntzak eta Dirulaguntzak, Arlo juridikoan eta kontsumoan defentsa, Fiskalitatea, Lan-arloa, etab. Gurean adituak gara.

Gure prestakuntza-ikastaro, jardunaldi tekniko, tailer eta mahai-inguruei esker.

Aurrez ezazu AEGAk dituen lankidetza-hitzarmen eta akordio komertzialei esker.

Neurrira egindako zerga-, kontabilitate- eta lan-zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, gure bazkideen lana errazteko.

Gure bazkideak sektoreari eragiten dioten era guztietako gaien inguruan informatuta mantentzen ditugu. Urtero 150 komunikazio/zirkular baino gehiago. Enpresa bakoitzarentzat formatu erakargarri eta pertsonalizatuarekin. Horrez gain, astero buletin elektronikoak bidaltzen ditugu, sektoreko berrikuntza, albiste, dirulaguntza… guztien berri izan dezazun.

Oraindik ez zaude konbentzituta?

Jarri gurekin harremanetan, eta zure zalantza guztiak argituko ditugu.